HONDARRIBIKO 2. UDAL FOROA OSPATU DUGU!

Ekainaren 10ean Hondarribiko EA21eko ikasturteari amaiera emanaz 2. udal foroa ospatu dugu Udalean.

Ikastetxeok Alkate eta zinegotziari ibilbideen ondorioak aurkeztu dizkiegu eta baita horiekin lotuta herriko egoera hobetzkeo ditugun proposamenak ere.

Ibilbideetan guztira  200 ikasle inguruk hartu dugu parte eta gainera, emaitza guztiak gure ikastetxeetan  zabaltzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu: txoko berdean komunikatu, gelaz gela azalpenak, gurasoei komunikatu, irratsaioak, e.a.

Udal foroan bertan ERAKUSKETA bat ere antolatu dugu, murriztu, berrerabili birzikla, lelopean ikastetxeok  egin ditugun eskulanak, musika tresnak, argazkiak, ea. ezagutarazteko asmoz.

erakusketa1

Erakusketako argazkia, San Jose ikasetxeak egindako eskulanak

Ibilbidearen ondorioak ondorengo bideoaren bitartez laburbildu dizkiogu  gure udalari:

 

PROPOSAMENAK UDALARI 2015-2016 IKASTURTEA

Laburbilduz, eta kontutan hartuta Maiatzaren 19an ospatutako Eskolen arteko Foroan ikastetxeen artean zenbait proposamenetan bat egin genuela  Udalari ondorengo  PROPOSAMENAK luzatu dizkiogu:

  1. Edukiontzietara bota daitezkeen hondakinen inguruko informazioaren eguneraketa egitea.
  2. Edukiontzien sistema diseinua hobetzea (adibidez horia eta papera).
  3. Sailkapen egokia egiteko zakarrontzi eta edukiontzi mota ezberdinak bermatzea:

o         Txakurren eta zigarroen zakarrontziak toki publikoetan bereziki.

o         eta olioa, pilak eta arroparako edukiontziak gune guztietan ipintzea.

    4. Edukiontziak eta inguruko garbiketa hobetzea, bereziki Portu inguruan

     5. Gaizki kokatutako edukiontziak lekuz aldatzea.

Alkate jaunak eskerrak eman dizkigu ikasleoi egindako lanagatik eta aurkeztu ditugun proposamenen inguruko hausnarketa bat egindu gurekin batera:

  • Herritar guztiek hartu behar dute parte eta kontzientziatu behar dira hondakinen gaiaz herrian.
  • Edukiontzien kokapena beti ez da erraza izaten ,zaila da denok gustora geratzea erabakitzen den kokapenarekin. Kamioiaren bilketa errazteko, edukiontzia beti eskuineko espaloian kokatua egon behar du.
  • Hurrengo ikasturte hasieran egiten den Udal foroan, Mankomunitateko gerentea etorriko da ikastetxeek aurten egindako proposamen guztiei erantzuna emateko.

argazkia

2016ko ekainaren 10eko Udal foroko taldeko argazkia eta ikastetxeek eginiko  erakusketa.

 

ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna