SAN JOSE IKASTETXEAK AZOKA SOLIDARIOA OSPATU DU ETA AGROALDE BISITATU DU

AZOKA SOLIDARIOA

Gure ikastetxean urtero ospatzen dugun “Elkartasun Astea”ren aktibitateen barruan, aurten ere “Azoka Solidarioa” izan genuen. Okasiorako, familiek zein ikasle-irakasleek eskuz egindako objektuak salgai jartzen ditugu. Horietako asko berrerabilitako materialez eginak zeuden: kartoia, plastikoa…, dendetan erositakoak ziruditen! Esan behar dugu, azoka arrakastatsua suertatu zela, eta lortu genuen dirua (ia 800 euro!) gure mojek Tailandian duten misiora bidaliko ditugula, bertan ikastetxe bat eraikitzeko asmoa baitute. Zorionak!

Azoka solidarioa 1 Azoka solidarioa 2

EA 21eko Koordinatzailea

AGRO ALDE

Joan den astelehenean, apirilak 18, gure 1. DBHko ikasleek Hondarribiko “Agroalde”ra joateko aukera izan zuten. Zortea izan genuen eta sekulako eguraldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Trenez eraman gintuzten bertaraino. Iritsi ginenean, bertan genituen baserriko arduradunak gure zain, beraien burua aurkeztu eta ikusiko genuenaren berri eman ziguten. Esan behar dugu, oso azalpen argiak eta interesgarriak jasotzeko aukera izan genuela. Ikasleek baratza ekologikoa zer den ikusi eta ikasteko aukera izan zuten. Horrekin batera, sasoiko produktuen berri ere jaso zuten. Eskerrik asko!

Agroalde 1 Agroalde 2 Agroalde 3 Agroalde 4 Agroalde 5 Agroalde 6

EA21eko koordinatzailea

 

 

TALAIA ESKOLAKO FAMILIAK ETA BIRZIKLAPENA

Talaia eskolako familietara galdetegi bat pasatu dugu etxeetan birziklatzen duten ala ez jakiteko eta baita zein den gehien birziklatzen duten frakzioa  jakiteko ere. Emaitza guztiak grafiko bidez islatu ditugu eta Txoko berdean komunikatu. Guztira 700 familietatik 427 familiak erantzun dute.

garbage-157110_960_720

Parte hartu duten familietatik  140 familiak dena birziklatzen dutela diote, 2 familiak ez dute ezer birziklatzen eta 287k bakarrik gai batzuk birziklatzen dutela diote.

Gehien birziklatzen den frakzioa papera da %97, ondoren beira %95 eta plastikoak eta ontzi arinak %95 , ohialak %72 eta olioa % 60. Organikoa familien  %55ak birziklatzen du.

Eskerrikasko parte hartu duzuen familia guztiei eta BIRZIKLATZEN JARRAITU!

 

familiaTalaia eskolako EA21eko koordinatzailea

 

 

TALAIA DBHko IKASLEEK IKASTURTEKO MASKOTA BERRIA AURKEZTEN DIGUTE

Urtero bezala, 4. mailako ikasleak (plastikakoak) plastikako orduetan ikasturteko maskotaren gaia lantzen dute. Horretarako ikasturtean landuko den Eskolako Agenda 21ko gaia esaten zaie eta bakoitzak bere diseinua egin ondoren papel mache teknika erabiliz egiten dute maskota.

Lehenengo hiruhilabetean denak edo gehiengoa prest dagoenean erakusketa bat antolatzen da.  Bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio eta klase guztietako ikasleak esaten zaien orduan dagokion irakaslearekin ikustera pasatzen dira; bertan kutxa bat eta papertxo txikiak egoten dira bakoitzak gustukuen duenari bozka emateko. Ikasle guztiak pasa direnean zenbatu eta gabonak aurretik irabazleak zeintzuk diren esan eta Elkarren gastatzeko opari txartel bat ematen zaie.

 maskota talaia dbh

 

Aurten Mundua gaixorik irabazi du. Egileak 4. mailako Nora Altuna eta Irati Lizárraga dira. ZORIONAK!

Hona hemen  ikasleek egindako bestelako lan interesgarriak:

Talaia DBH1bloga

talaia dbh2 bloga