AZTERKOSTA LEHIAKETAKO IRABEZLEETARIKO BAT TALAIA ESKOLAKO IKASLEA!

Pasa den larunbatean, hilak 20, Akuariumen AZTERKOSTA lehiaketako sarien banaketa izan zen. 10-12 urteko katergoriako irabazlea NEREA  AGUIRRE izan da. Dakizuenez, gaia GURE KOSTALDEA zen eta Talaiako 6.  eta 5. mailako ikasle guztiek parte hartu zuten.

Ziur  epaileei asko kostatuko zaiela lanen artean bat aukeratzea, denak oso politak baitziren!

Talaia1 talaia2 Talaia3

ZORIONAK NEREA!!

 

SAN JOSE IKASTETXEKO IKASLEAK ATALERREKARA BISITA EGIN DUTE

Joan den urriaren 23an, TXINGUDIKO ZERBITZUAK eskaintzen duen bere instalazioetako bisita-zerbitzua aprobetxatuz, gure 2. DBH koikasleek”ATALERREKA“ko araztegia bisitatzera joan ziren.

Azkeneko urte hauetan gure ingurumenako programazioaren barruan 1.DBH ko ikasleek “Endarako urtegia eta Elordiko araztegia” bisitatzen dute. Bigarren mailakoek berriz, Atalerrekako instalazioak ikusteko aukera izaten dute. Horrela, “Uraren Zikloa”osoa ikusteko aukera izaten dute.

Oso aukera ona da honekin lotuta dauden arazo eta irtenbide guztiak ikusteko eta aldi berean gure eskualdean ura tratatzeko ditugun instalazioen berri izateko ere.

 

ATALERREKA 2ATALERREKA 1

San Jose 2. DBHko ikasleak

Eskerrikasko TXINZER!!

TALAIA ESKOLAK SAN ANTON URTEGIA BISITATZEN DU

Otsailaren 2an Talaiako 3. mailako ikasle guztiak SAN ANTON urtegia bisitatu genuen, bertan barruko funtzionamendua ikusi genuen.

san anton 1san anton 4

Ekintza hau TXINZER-ek duen Ingurumen Hezkuntza departamenduak antolatzen du eta bertan Txingudiko eskualdeko uraren ziklo integralari buruzko instalazioetara bisita gidatua eskaintzen du.

Ekintza oso arrakastatsua izan da ikasle eta irakasleen artean eta hori dela eta, gure eskolako curriculumenean txertatzea erabaki dugu.

Iturria: TALAIA Eskolako ikasleak

 

URTARRILAREN 29AN HONDARRIBIKO 1 UDAL FOROA OSPATU GENUEN

Urtarrilaren 29an 1 Udal foroa ospatu genuen Hondarribiko Udalean. Bertan, Talaia Eskola eta Talaia BHI, Ama Guadalupekoa eta San Jose Ikastetxeko ikasle eta irakasleak Udal arduradunekin elkartzeko aukera izan genuen.

Udal ingurumen zinegotziaren ongietorriaren ondoren, bideo baten bitartez HONDAKINEN gaiarekin erlazionatuta egiten ari garen lanen laburpena aurkeztu genion Udalari. Hauxe gure bideoa: Eskolako Agenda 21 Films.mp4.

Ondoren, ikastetxeok 2014-2015 ikasturtean Udalari Elikadura jasangarriaren inguruan egin genizkion  proposamenen jarraipena egiteko aukera izan genuen. Geuk ere konpromiso batzuk  hartu genituen eta gaur egun horien betetze maila zein den ere azaldu genion Udalari.

Ondoren Foroko emaitzak aurkezten ditugu:

Elikadura jasangarria Ikastetxeon Konpromisoak 2014-2015 ikasturtea

Oraindik hobetzeko daukagu…emoticono naranja

Betetze maila altua!emoticono verde

1.    Ikasleek eta irakasleek hamaiketako osasungarria eta jasangarria egiteko pausoak emango ditugu. Horretarako, besteak beste, fruta gehiago eta litxarkeri gutxiago jango dugu eta ahalik eta bilgarri gutxien erabiliko dugu. ·      TALAIA ESKOLA:

·      SAN JOSE IKASTETXEA

·      TALAIA BHI

·      AMA GUADALUPEKOA
2.    Jangelako menuak osasungarri eta jasangarriak izateko ahalegina egingo dugu eta ahal den heinean, herriko edo eskualdeko produktuak aukeratuko ditugu. ·      AMA GUADALUPEKOA

·      TALAIA ESKOLA

·      SAN JOSE IKASTETXEA

·      TALAIA BHI

3.    Eskolak antolatutako ospakizunetako otorduetan bertako eta garaian garaiko produktuak aukeratuko ditugu. ·      SAN JOSE IKASTETXEA

·      TALAIA BHI

·      AMA GUADALUPEKOA

·      TALAIA ESKOLA

4.    Eskolak antolatutako txangoetarako ere elikagai egokiak aukeratuko ditugu eta iturriko ura kantinploran eramango dugu, plastikozko botiletan saltzen duten uraren ordez. ·      SAN JOSE IKASTETXEA

·      TALAIA BHI

·      AMA GUADALUPEKOA
5.    Ikasle, irakasle eta gurasoen artean elikadura jasangarriari buruzko ezagutza handitu eta ohitura onak zabalduko ditugu. ·      AMA GUADALUPEKOA

·      SAN JOSE IKASTETXEA

·      TALAIA BHI

·      TALAIA ESKOLA
6.    Ikastetxeetan, elikadurari lotuta, sortzen diren hondakin guztiak gaika sailkatuko ditugu eta hondakinen sorrera gutxitzeko pausoak emango ditugu. ·      AMA GUADALUPEKOA

·      SAN JOSE IKASTETXEATALAIA BHI

·      TALAIA ESKOLA

Alkate jauna ere saiora etorri zen eta, zinegotziarekin batera,  gustu handiz erantzun ziguten aurreko ikasturtean egin genituen proposamen guztiei. Geuk ere gustura entzun genituen Udalaren erantzunak!

2014-2015 URTEKO PROPOSAMENAK UDALAREN ERANTZUNA 2016
a.    Herritarrei Hondarribian bertan ekoitzitako elikagaien inguruko informazioa ematea eta herrian bertan kontsumitzeko sentsibilizazio-ekintzak antolatzea, sektore ezberdinei zuzenduta. Barazki ezberdinen sasoiak noiz diren jakiteko kartelak egin zituen Udalak. Helburua, herritarrek ikastea beti ezin dela produktu bat jan ez bada sasoikoa.
b.    Hondarribiko ekoizleei sostengua ematen jarraitzea eta bertako produktu gehiago sortzeko eta merkaturatzeko baliabideak ezartzea Km0 ekimena bultzatu zuten aurreko urtean. Eskolekin hitz egin zuten eta 5-6 bisita antolatu zituzten agroaldeara  tren txu-txuarekin. Aurten bertako produktuen astea antolatu nahi da, apirilean izango da- eta Eskolei informazioa zabalduko zaie.
c.     Etxeetan eta eskoletan sortutako hondakin organikoez gain, taberna, jatetxe eta biohondakinen bestelako sortzaile handiei (supermerkatuak, etab.) ere elikagaietatik eratorritako hondakinak gaika jasotzea. Lorategia edo lursaila duten sortzaile handien kasuan, konposta egiteko baliabideak jartzea. Irun-Hondarribia elkarrekin egiten dute lan Txingudi Mankomunitatearen bitartez. Ari dira jatetxe eta fruta-dendetan lehen pausoak ematen atez ateko bilketa egiten. Mankomunitatearen apustua zerbitzua hobetzen jarraitzea da eta aztertuko dute gaikako bilketa ekoizle handiekin nola egin.
d.    Udalerriko toki zehatzetan bertako edo gertuko ekoizleek sortutako elikagaien makinak jartzea Duela 3-4 urte San Pedro kalean bazegoen esne makina bat (kalitate neurriak eta osasun baldintzak guztiz betetzen zituenak). Ikusi zen ordea herritarrek ez zutela makinatik gehiegi erosten eta horregatik kendu egin dute. Kiroldegian aztertuko dute horrelako makina bat jartzearen aukerak baina horrelako ekimenak arrakasta edukitzeko nahitaezkoa da herritarren konpromisoa ere.
e.    Udalaren kirol-azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informazioa ere herritarren eskura jartzea. Kirolean aritzen den jendea bereziki zaindu egiten da. Udalak aztertuko du elikadura osasungarriari buruzko informazio banaketa, agian ikasleen bitartez egin zitekeen.
f.     Udalak antolatutako edo babestutako ekintza ezberdinetan kontsumo eta elikadura jasangarriarekin bat datozen irizpideak aplikatzea (herri-bazkariak, lunchak, etab.) Jangelan hilero banatzen den egutegian ikusten da menua asko hobetu dela. 155-2000 kaloria behar ditugu gutxi gora behera osasuntsu egoteko. Aukera badago barazkiekin janari oso ona egite.

udal foroa hondarribi

Udal Foroko partaideen argazkia

 

2014-2015 URTEKO PROPOSAMENAK UDALAREN ERANTZUNA 2016
g.    Hondarribia eta Irun lotzeko bidegorria eraikitzea Bidegorriaren asuntoarekin urte asko daramatza Udala borrokan. Gaiak sinplea ematen duen arren oso konplikatua da eta dena eskumenen arazoagatik. Hori dela eta Udalak ezin du beti egin nahi duena. Bidegorria egitea ez dator bat goiko administrazioek duten tren arinaren proiektuarekin. Udalaren lana Administrazio horiek bidegorri bat behar dela konbentzitzea izan liteke bakarrik.
h.    Hondarribiko bidegorri-sarea osatzea Bidegorri sarea osatzea aurreko erantzunaren norabide berdinean doa. Eraikuntza berriak egiten direnean nahiko erraza da bidegorria barneratzea proiektuan. Baina eraikuntzak eginda daudenean zailagoa da. Udalak ez du ahaztua baina 2016 urtean ezingo du ezer egin gai honen inguruan. Azterketa batzuk egiten ari dira adibidez Talairaino iristeko. 2016 urtean eginda ez egoteak ez du esan nahi Udalala ez dagoela egitearen alde.
i.      Herriko semaforo gehiagotan pultsadoreak jartzea Udalak eskertuko luke ikastetxeek errazten badiote zein puntu konkretutan behar diren pultsadoreak, Pultsadoreak egotearen alde ona da segurtasuna ematen dutela baina saiatu behar gara errespetatzen.
j.      Herrian oinez, modu seguruan, mugitzeko hobekuntzak egitea (espaloirik ez dagoen tokietan espaloiak eraikitzea, etab.) Udalaren aldetik asmo hori dago, hainbat lekutan oinezkoei lehentasuna ematea, alegia. Zenbait zonaldetan ordea, jarduera komertzialaren interesak ere kontutan hartu behar dira, ze hauei interesatzen zaie kotxeek aukera edukitzea inguruan erraz aparkatzeko. Aztertzen ari da Udala Santiagotik sartu eta San Pedrotik ateratzeko aukera ematea. Hor aparkatzeko lekuak egon badaude.
k.    Konpostagailua duten eskoletan Udalak edo mankomunitateak materia lehorra (“egituratzailea”) banatzea Konpostagailua duten ikastetxeei material lehorra ematen zaiela komentatzen da Udaletik (proiektuaren barruan egon behar dute ordea).
l.      Eskoletako jangeletan sortutako hondakinen zati organikoa gaika biltzeko Udalak edo mankomunitateak poltsa konpostagarriak banatzea Mankomunitateak poltsa konpostagarri handirik ez du. Etxeetan bakarrik banatzen dira horrelako poltsak ” de uso domiciliario“. Materia organikoa behar den bezela kudeatzea interesatzen zaigunez, edukiontzia hurbil ez duten ikastetxeei bilketa atera egiteko aukera eskaintzen zaie. 120L ko kubo bat edo bi (behar dituztenak) banatzen zaizkie eta arratsaldero bilketa egiten zaie. Kasu honetan ere, ez dugu poltsarik banatzen eta edukiontzia garbitzearen ardura beraiena da.