Ongi etorri! Hondarribiako Eskolako Agenda 21eko Blog berria!

ea21 hondarribi

Kaixo lagun!

Udalaren laguntzarekin Eskolako Agenda 21ean lanean dihardugun 4 ikastetxeek sortu dugun Bloga aurkezten dizuegu.

Urteak daramatzagu Talaia Eskola, Talaia Institutoa, Ama Guadakupekoa eta San Jose ikastetxeak ingurumenaren alde lan egiten, gure egunerokotasunean ohitura onak hartzen bai eskolan eta baita eskolaz kanpoko bizian,  gure familietan eta Hondarribin  era positibo batean eragiteko asmoz.

Blog hau komunikatzeko tresna garrantzitsua izango dela uste dugu. Eskola barrutik kanpora plazaratu nahi dugulako egiten ditugun gauza interesgarri guztiak. Garrantzitsua da gure mezua herritarrek ezagutzea eta horregatik gure asmoa astero astero Bloga eguneratzea izango da,  gure ikastetxeetan egiten ditugun ingurumenaren aldeko ekintzen inguruan informatzeko,  ikastetxeen artean egiten dugun elkarlana ezagutarazteko (Eskolen arteko Foroa) eta Udalarekin egindako batzarren emaitzak argitaratzeko (Udal foroak)

Gure Bloga gustora bisitatuko duzulakoan gaude!

talaia eskolatalaia dbhsan joseama guadalupehondarribiko udala