KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO FOROA OSPATU DA

Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten Hondarribiko 4 ikastetxeek (Ama Guadalupekoa, San José, Talaia Eskola eta Talaia Institutua) eta Hondarribiko Udaleko ordezkariek ikasturte honetako gaiari buruzko udalbatza berezia ospatu zuten ekainaren 2an, udaletxeko bilkura aretoan.

Foroaren helburua ikasleek maiatzaren 19an izandako Eskolen arteko Foroan adostutako puntuak eta ikasturte honetan zehar egindako lana alkateari (Txomin Sagarzazu) eta ingurumen arloko zinegotziari (Juan Luis Silanes) aurkeztea izan zen. Era berean, ikasleen ordezkariek hurrengo ikasturtean Kontsumo Arduratsua landuko dutela iragarri zuten.

sdr

ESKOLEN ARTEKO KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO TOPAKETA

Maiatzaren 19an, Hondarribiko eskolen arteko foroa osptatu genuen udaletxeko bilkura-aretoan. 2 orduko lan-saioan Ama Guadalupekoa ikastetxeko, San José ikastetxeko, Talaia Eskolako eta Talaia Institutuko ikasleek lan bikaina egin zuten. Izan ere, beraiei esker honakoak adostu genituen:

 

  • Klima-aldaketari buruz ikastetxeok gure gain hartuko ditugun konpromisoak
  • Gai horri buruz Hondarribiko Udalari zuzendutako eskaeren zerrenda, bai klima-aldaketari aurre egiteko zein bere ondorioetara egokitzeko
  • Ikasturte honetan zehar Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten eragile ezberdinek izan duten parte-hartzearen balorazioa (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren ikastetxeko langileak, gurasoak, Udala)

 

Adostutako guztiaren berri emango diegu aurki Hondarribiko Udaleko ordezkariei.

Esker mila ikasle eta irakasleei, egindako lanarengatik!!

cof

ESKOLEK HERRIKO EGOERA AZTERTZEKO KALE-IKERKETAK EGIN DITUZTE

Hondarribiko ikastetxeak ikasturte honetan klima-aldaketaren gaia dute aztergai eta mundu mailako arazo horrek herri mailan nola eragiten duen ikertu nahi izan dute ikasleek. Lanketa hau Eskolako Agenda 21 izeneko hezkuntza-programaren baitan kokatzen da eta urtero legez, herriko egoera aztertzeko, ikastetxe bakoitzari eremu edo jarduera mota zehatz bat ikertzea egokitu zaio.

 

Apirilaren hasieratik aurrera, honakoak izan dira aztertutako eremu eta esparru zehatzak:

 

  • Arrantzaleen kofradiara bisita eta klima-aldaketak beren jardunean eraginik sortu ote duen ezagutzeko elkarrizketa (Talaia Eskolako LHko ikasleak bertaratu ziren, apirilaren 7an)
  • Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, Jaizkibel mendiaren baloreak ezagutzera emateko eta bere kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko hitzaldiak (San José ikastetxean, maiatzaren 9an eta Talaia Institutuan, maiatzaren 30ean)
  • Hondarribian kokatutako Nerbreen enpresaren instalazioetara bisita eta elkarrizketa bertako arduradunarekin (Talaia Institutuko ikasleak izan ziren bertan, maiatzaren 9an).
  • Herritarrek klima-aldaketaren inguruan duten iritzia ezagutzeko inkestak, Portu auzoan (maiatzaren 15eko astean, Ama Guadalupekoa ikastetxeko LHko ikasleak irtengo dira kalera)
  • Jaitzubiako paduraren ezaugarriak eta balioa gertutik ezagutzeko irteerak, Plaiaundi Parke Ekologikoko ingurumen-hezitzaileen eskutik (Talaia Institutuko ikasleak joango dira padurara, ekainaren 1ean eta 2an)

 

Ikasleek egindako ikerketak oinarritzat hartuz, Udalari zuzendutako hobekuntza-proposamenak landuko dituzte ikasleek. Era berean, ikastetxeek klima-aldaketari lotutako konpromisoak ere hartuko dituzte bere gain. Konpromiso eta hobekuntza-proposamen horiek eztabaidatu eta adosteko asmoz, hurrengo ostiralean, maiatzak 19, Hondarribiko eskolen arteko topaketa izango da, 10:30tan, udaletxeko udalbatza aretoan. Bertan adostutakoa udal ordezkariei aurkeztuko diete ikasleek, ekainaren 2an izango den Udalaren eta ikastetxeen arteko udalbatza berezian.
IMG_0486_ok

 

 

LOS CENTROS ESCOLARES HAN REALIZADO EL DIAGNÓSTICO DE HONDARRIBIA SOBRE CAMBIO CLIMÁTICO

Los centros escolares del municipio están trabajando el cambio climático durante este curso escolar y por ello, el alumnado de Hondarribia que participa en el programa educativo de la Agenda 21 Escolar ha analizado este problema mundial desde la escala local. Siguiendo la tradición, cada centro escolar participante ha analizado un ámbito concreto de Hondarribia.

 

Desde comienzos de abril, éstos son los ámbitos y aspectos ligados al cambio climático tratados por el alumnado:

 

  • Visita a la cofradía de pescadores y entrevista a uno de los responsables para conocer la incidencia del cambio climático en el sector pesquero (participó Talaia Eskola, el pasado 7 de abril)
  • Charlas sobre el monte Jaizkibel, para dar a conocer sus características y concienciar sobre la importancia de su conservación, de la mano de la Sociedad de Ciencias Aranzadi (el 9 de mayo en el colegio San José y el próximo día 30 en Talaia Institutua).
  • Visita a las instalaciones de la empresa Nerbreen ubicada en Hondarribia y entrevista a una de las personas responsables de la misma, sobre cambio climático y actividad empresarial (participó Talaia Institutua, el 9 de mayo).
  • Encuestas a la población, en el barrio la Marina, sobre la percepción de la ciudadanía sobre el cambio climático (se realizarán durante la semana del 15 de mayo, de la mano del alumnado de primaria de Ama Guadalupekoa ikastetxea).
  • Visitas guiadas a las marismas de Jaitzubia, de la mano de los/las educadores/as ambientales del parque ecológico de Plaiaundi, para conocer de cerca las características y valores de este humedal (1 y 2 junio. Participará Talaia Institutua).

Los centros escolares participantes analizarán las conclusiones derivadas tanto del diagnóstico escolar como del análisis realizado en distintos ámbitos del municipio y los presentarán en el encuentro que tendrá lugar el próximo viernes (19 de mayo), a las 10:30, en el salón de plenos del Ayuntamiento. Los acuerdos alcanzados entre el alumnado de los distintos centros escolares que participan en la Agenda 21 Escolar de Hondarribia serán presentados a los responsables municipales en el foro que se celebrará el 2 de junio en el salón de plenos del Ayuntamiento.

 

IMG_0486_ok

EA21eko KLIMA ALDAKETAREN INGURUKO ESKOLEN KONPROMISO BERRIAK

klima_aldeketa_konpromisoakHondarribiko EA21en hezkuntza programan parte hartzen duten Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea, Talaia Eskola eta Talaia Institutuak Klima-aldaketaren gaia lantzen ari dira aurten.
Ikastetxe bakoitzak landu duen klima-aldaketari buruzko  eskola barruko diagnostikoa amaitzeko, aurreko ikasturteen landutako zenbait konpromisoen betetze-maila aztertu dute (zehazki, klima-aldaketan eragiten duten azpi-arloena). Era honetan,ikasturtea amaitu aurretik, klima-aldaketaren gaian bere gain hartuko dituzten konpromisoak zehaztuko dituzte ikastetxeek. Konpromisoen behin betiko zerrenda adostu asmoz, maiatzean Eskolarteko Foroan egingo dugu eta horrekin batera, klima-aldaketari lotuta Udalari proposatuko dizkiogun hobekuntzen zerrenda ere adostuko dugu.

Konpromiso eta eskaera berri hauek, ikasturte honen amaieran egingo den azken Udala-Eskola Foroan aurkeztuko dituzte ikasleek.

 

HONDARRIBIKO EA21EKO UDALA-ESKOLAK FOROA

Hondarribiko 4 ikastetxeetako 2.000 ikasle inguruk parte hartzen dute Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan.

Urtero bezala, aurten ere, Ama Guadalupekoa ikastetxea, San José ikastetxea, Talaia Eskola eta Talaia Institutua Hondarribiko Udaleko eta Txingudiko Zerbitzuen mankomunitateko ordezkariekin elkartu ziren otsailaren 9an, Udal Foroan.

Bertan, aurreko ikasturtean EA21en barruan landutako hondakinen gaiaren inguruan ikasleek Udalari egindako hobekuntzarako eskaeren erantzunak aurkeztu zituen udalak.udal foroa argazkia

Udal Foroan aurkeztutako informazioa ondorengo dokumentuan eskura dezakezue.

Udal Foroa_Aurkezpena

200 IKASLEK HARTU DUTE PARTE IBILBIDEETAN!

Aurtengo ibilbideetan 200 ikaslek hartu dute parte. Ondorengo mapetan ikusten da ibilbideak nondik nora izan diren. Mapa bakoitza ikastetxe bati dagokio.

CEIP_Talaia_HLHI  CPEIPS_San_Jose_HLBHIP

 

IES_Talaia_BHICPEIPS_Ama_Guadalupe_HLBHIP

Ikastetxeek bide ezberdinak jorratu dituzte ibilbideetako emaitzak  ikastexean bertan komunikatzeko:

  • Talaia Eskolan:5 eta 6 mailakoek tutoretzan azalpena, Txoko berdean eta eskolako irratian ere zabaldu dute eta gurasoei ere komunikatu diete.
  • Talaia DBH-n: Ibilbideetan parte hartu duten ikasleak gelaz gela beste ikasle guztiei aurkeztu dizkiete ibilbidean egindako lana.
  • Ama Guadalupen:5 eta 6 mailako ikasleak arduratu dira ibilbideko emaitzak eskolan zabaltzen.
  • San Josen: DBHko ikasleak izan dira ibilbideko emaitzen berri eman dutenak ikastetxe osoan.

Lau ikastetxeak, Maiatzak 19ko eskolen arteko foroan, ibilbideetako emaitzetan oinarritutako proposamenak kontrastatu eta lehenetsi dituzte  eta ondoren, Ekainak 10eko Udal foroan,   Alkate  eta zinegotziari ateratako emaitza guztiak azaldu dizkiete 2015-2016 ikasturterako adostutako proposamenekin batera.

 

HONDARRIBIKO 2. UDAL FOROA OSPATU DUGU!

Ekainaren 10ean Hondarribiko EA21eko ikasturteari amaiera emanaz 2. udal foroa ospatu dugu Udalean.

Ikastetxeok Alkate eta zinegotziari ibilbideen ondorioak aurkeztu dizkiegu eta baita horiekin lotuta herriko egoera hobetzkeo ditugun proposamenak ere.

Ibilbideetan guztira  200 ikasle inguruk hartu dugu parte eta gainera, emaitza guztiak gure ikastetxeetan  zabaltzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu: txoko berdean komunikatu, gelaz gela azalpenak, gurasoei komunikatu, irratsaioak, e.a.

Udal foroan bertan ERAKUSKETA bat ere antolatu dugu, murriztu, berrerabili birzikla, lelopean ikastetxeok  egin ditugun eskulanak, musika tresnak, argazkiak, ea. ezagutarazteko asmoz.

erakusketa1

Erakusketako argazkia, San Jose ikasetxeak egindako eskulanak

Ibilbidearen ondorioak ondorengo bideoaren bitartez laburbildu dizkiogu  gure udalari:

 

PROPOSAMENAK UDALARI 2015-2016 IKASTURTEA

Laburbilduz, eta kontutan hartuta Maiatzaren 19an ospatutako Eskolen arteko Foroan ikastetxeen artean zenbait proposamenetan bat egin genuela  Udalari ondorengo  PROPOSAMENAK luzatu dizkiogu:

  1. Edukiontzietara bota daitezkeen hondakinen inguruko informazioaren eguneraketa egitea.
  2. Edukiontzien sistema diseinua hobetzea (adibidez horia eta papera).
  3. Sailkapen egokia egiteko zakarrontzi eta edukiontzi mota ezberdinak bermatzea:

o         Txakurren eta zigarroen zakarrontziak toki publikoetan bereziki.

o         eta olioa, pilak eta arroparako edukiontziak gune guztietan ipintzea.

    4. Edukiontziak eta inguruko garbiketa hobetzea, bereziki Portu inguruan

     5. Gaizki kokatutako edukiontziak lekuz aldatzea.

Alkate jaunak eskerrak eman dizkigu ikasleoi egindako lanagatik eta aurkeztu ditugun proposamenen inguruko hausnarketa bat egindu gurekin batera:

  • Herritar guztiek hartu behar dute parte eta kontzientziatu behar dira hondakinen gaiaz herrian.
  • Edukiontzien kokapena beti ez da erraza izaten ,zaila da denok gustora geratzea erabakitzen den kokapenarekin. Kamioiaren bilketa errazteko, edukiontzia beti eskuineko espaloian kokatua egon behar du.
  • Hurrengo ikasturte hasieran egiten den Udal foroan, Mankomunitateko gerentea etorriko da ikastetxeek aurten egindako proposamen guztiei erantzuna emateko.

argazkia

2016ko ekainaren 10eko Udal foroko taldeko argazkia eta ikastetxeek eginiko  erakusketa.

 

ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!

HONDARRIBIKO ESKOLEN ARTEKO FOROA OSPATU DUGU!

Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan MAIATZAREN 19an Hondarribiko Udalean (Ama Guadalupekoa, San Jose, Talaia Eskola eta Talaia DBH-ko ikasleak Eskolen arteko Foroa ospatu dugu.

Foroaren helburuak hauek izan dira:

  • Ikastetxeen artean ibilbideko emaitzak amankomunean ipintzea.
  • Ikastetxeen artean lehentasunezko PROPOSAMENAK aukeratzea eta baita KONPROMISO amankomun bat ere herri mailan PRAKTIKA EGOKI bat garatzeko.
  • Udal fororako bozeramaileen aukeraketa egitea.

Guztia Udalari Ekainaren 10eko Udal foroan aurkezteko asmoarekin antolatu dugu.

Hauek dira eskolen arteko foroko emaitza nagusiak (Ibilbideetako emaitzak):

  1. Aztertu ditugun kaleetan dauzkagun biziklatzeko baldintzak OSO ONAK edo ONAK direla ikusi dugu. Hala ere, badaude zenbait gauza hobetu daitezkenak.

2. Herritarren sentsibilizazio maila ERTAINA dela ikusi dugu:

Herritarrek hondakin hauek ongi bereizten badakite:

  • Papera, kartoia, pilak, latak, beira, organikoa (zenbait kasutan), olioa, oihalak, zenbait plastikozko ontzi.

Baina badago zenbait gauzetan herritarren sentsibilizazioan lan egin beharra:

  • Zenbait herritarrek CD-ak, pixaohialak, arrautza kaxak, kortxoa, bonbillak, kristala, telefonoak, pilak, plastikozko zenbait objetu (matxardak, jostailuak, koilarak,…), altzariak eta arropa sarritan ez dituzte ongi bereizten, beraz ez dituzte edukiontzi egokira botatzen:
  • Marroiarekin herritar askorek adierazi dute azkeneko aldaketaz ez zekitela ezer (haragia eta arrain hondakinak bota daitezkeela).
  • Hondakinak botatzerako garaian denak nahastuta errefusera botatzen duen bat edo beste ikusi dugu nahiz eta etxe ondoan frakzio ezberdinak sailkatzeko aukera izan.

Aurreko guztiaren arrazoia kasu batzuetan ez daukatelako non begiratu jakiteko zehazki zein edukiontzietan bota behar dituzten gauzak izan daitekeela uste dugu. Gainera, hondakin asko antzekoak dira. Badago ordea jendea gaiarekin guztiz “pasatzen” duena ere!

Hona hemen ibilbideetako argazki batzuk:

1  3
 2  6
 5  7
 4  8
 9  10

Ikusi eta ikasitakoaren ondoren, ikastetxe bakoitzak atera ditugun ondorioak beste guztiei aurkeztu dizkiegu eta ikusi dugu zenbait kasutan kointziditu dugula!

Hauek izango dira Udal forora eramango ditugun proposamenak:

TALAIA ESKOLA

 

1.EDUKIONTZIAK LEKUZ ALDATZEA: Aparkalekuetan eta espaloietan edukiontziak ez jartzea.

2.GAIKAKO ZAKARRONTZIAK IPINTZEA: Toki publikoetan (parkeak, kaleak, mendiak …) gaikako   zakarrontziak jartzea.

3.EDUKIONTZIEN SISTEMA-DISEINUA HOBETZEA: Zenbait edukiontzien sistema hobetu: ahoak handitu eta pedala jarri; txartelak aldatzea …

4.INFORMAZIOA HOBETU:-EGUNERATU: edukiontzietako txartelak aldatzea

5.EDUKIONTZI MOTA EZBERDINAK BERMATZEA: Txakurren eta zigarroen edukiontziak jartzea (parkeetan, batik bat)

TALAIA INSTITUTOA

 

1.INFORMAZIOA HOBETU:-EGUNERATU: Herritarrek hondakinak egoki bereiztu eta dagokion edukiontzira bota ditzaten sentsibilizazio eta informazio ekintza gehiago antolatu udaletik.
SAN JOSE

 

1.INFORMAZIOA HOBETU-EGUNERATU: Kontenedore eremu bakoitzean “Informaziorako Horma-irudiak” egotea guk jaso dugun horma-irudi moduko informazioa edozeinek ikusgarri eduki dezan kontenedoreen ondoan, eta horrela kezkaren bat badute argitzeko.

2.INFORMAZIOA HOBETU-EGUNERATU: Kontenedore eremu bakoitzean frakzio guztiak jasotzeko lekuen “planoa” egotea jendeari frakzio eskasenak, hala nola, olioa edo pilak, non bota jakinarazteko.

3.INFORMAZIOA HOBETU-EGUNERATU: Herritar batzuen ustez frakzio organikoa jasotzeko behar diren poltsak eskuratzeko ezjakintasuna  dago. Erraztu beharko litzateke poltsak eskuratzea informazioa hobetuz.

AMA GUADALUPEKOA 1.EDUKIONTZIEN SISTEMA-DISEINUA HOBETZEA: Edukiontzien ahoak zabalagoak izatea.

2.EDUKIONTZI MOTA EZBERDINAK BERMATZEA: Olioa, pilak eta arroparako edukiontziak gune guztietan jartzea.

3.EDUKIONTZIAK ETA INGURUEN GARBIKETA HOBETZEA: Guneak ondo garbitu.

Laburbilduz, Udalari aurkeztuko dizkiogun PROPOSAMENAK ondorengo gaiekin daude lotura:

  • Edukiontzien diseinua.
  • Zaborren bilketa maiztasuna.
  • Edukiontzien garbiketa.
  • Edukiontzietara bota daitezken hondakinen inguruko informazioaren eguneraketa.
  • Olio edukiontzien beharra.

Bestetik ikastetxeon KONPROMISO bateratua hauxe izango da:

Sortzen ditugun hondakin guztiak, adibidez: txikleak, txutxeen paperak,kromoenak… ondo berziklatuko ditugu, hau da, bakoitza dagokion zakarrontzira botako dugu, mendaria tupper batean ekarriko dugu ere!

Horretarako zer eskatzen diogu Udalari? Eskolako patioetan edota eskoletatik gertu gaikako zakarrontziak.

 

eskolaarteko foroa hondarribi

Eskolen arteko foroko partaideak.

Eta badakizue… JARRAITU DEZAGUN MURRIZTEN, BERRERABILTZEN ETA BERZIKLATZEN!

SAN JOSE IKASTETXEAK AZOKA SOLIDARIOA OSPATU DU ETA AGROALDE BISITATU DU

AZOKA SOLIDARIOA

Gure ikastetxean urtero ospatzen dugun “Elkartasun Astea”ren aktibitateen barruan, aurten ere “Azoka Solidarioa” izan genuen. Okasiorako, familiek zein ikasle-irakasleek eskuz egindako objektuak salgai jartzen ditugu. Horietako asko berrerabilitako materialez eginak zeuden: kartoia, plastikoa…, dendetan erositakoak ziruditen! Esan behar dugu, azoka arrakastatsua suertatu zela, eta lortu genuen dirua (ia 800 euro!) gure mojek Tailandian duten misiora bidaliko ditugula, bertan ikastetxe bat eraikitzeko asmoa baitute. Zorionak!

Azoka solidarioa 1 Azoka solidarioa 2

EA 21eko Koordinatzailea

AGRO ALDE

Joan den astelehenean, apirilak 18, gure 1. DBHko ikasleek Hondarribiko “Agroalde”ra joateko aukera izan zuten. Zortea izan genuen eta sekulako eguraldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Trenez eraman gintuzten bertaraino. Iritsi ginenean, bertan genituen baserriko arduradunak gure zain, beraien burua aurkeztu eta ikusiko genuenaren berri eman ziguten. Esan behar dugu, oso azalpen argiak eta interesgarriak jasotzeko aukera izan genuela. Ikasleek baratza ekologikoa zer den ikusi eta ikasteko aukera izan zuten. Horrekin batera, sasoiko produktuen berri ere jaso zuten. Eskerrik asko!

Agroalde 1 Agroalde 2 Agroalde 3 Agroalde 4 Agroalde 5 Agroalde 6

EA21eko koordinatzailea